XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurra oso ona zen.

Handik egun batzutara hezurra usteldu zen eta barruko hazia ernetzen hasi zen.

Uda osoa joan zen.

Udazkena eta negua ere joan ziren.

Eta udaberria etorri zenean, hazi txiki hura landare ederra zen.

Hura zen, hura! Arbola polit bihurtua nintzen.

Bi haurrek oso ondo zaintzen ninduten.

Euririk egiten ez zuenean ureztatzen ninduten.

Alboan taket bat ere ipini zidaten.

Zertarako? Gorantz zuzen hazteko.

Bestela haizeak okertzeko arriskuan nengoen; baita lurrera botatzeko ere, hasieran oso makala nintzen eta.